
Mark Haddon (Igela, 2006)
Itzultzailea: Xabier Olarra
Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu, baina pertsonen arteko harremanetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da.
Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.
Gazte zein helduentzat oso gomendagarria.
Hemen aurkitzen da EHU-ko Irakasleen eskola
2008-01-19
Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia
Egilea:
Jone
en
11:56
0
iruzkin
Etiketak:
autismoa,
liburua,
Mark Haddon,
pasadizoak,
Xabier Olarra
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
liburua
,
Mark Haddon
,
pasadizoak
,
Xabier Olarra
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
liburua
,
Mark Haddon
,
pasadizoak
,
Xabier Olarra
Eleberri Mugarria
Beste nobela beltz bat ere itzuli dute Igelakoek, Ross MacDonaldena. Itzultzailea, Cillero, Suitzan bizi da, eta haren ordez Olarra mintzatu zen aurkezpenean. «Ross MacDonaldentzat nobela hau mugarri bat izan zen», esan zuen. «Hammett eta Chandler maisuen detektiben aldean, MacDonaldena detektibe hurbilagoa da. Idealista, bai, baina errealismoan oinarritutako idealismo baatez hornitua».
Tabucchiren Pereirak dioenez-en, berriz, kazetari bat da protagonista, Portugalen bizi dena Salazarren diktadura garaian. Iraganari begira bizi da, inguruan duen errealitateari erreparatu ere egin gabe. Fernando Rey itzultzailearen ustez, liburu honetan Tabucchik esan nahi diguna zera da, «intelektualak, zenbait momentutan, ahotsik gabekoeen ahotsa izan behar duela».
Mark Haddon-en Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia eleberrian, berriz, kontalaria hamabost urteko mutiko autista bat da, autista baina argia aldi berean, eta inguruko jendearen pentsamoldea kolokan jartzeko gai dena.
Arrakasta izugarria izan du britainiar honen eleberriak, eta 35 hizkuntzatara itzuli da orain arte.
Egilea:
Jone
en
11:49
0
iruzkin
Etiketak:
autismoa,
eleberria,
Ross Mcdonald
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
eleberria
,
Ross Mcdonald
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
eleberria
,
Ross Mcdonald
Guztiontzako aisialdia
Ikasturte osoan eguneroko jakin bat izaten dute haur autistek, beste haurren moduan, baina beraiek une oro behar dute errutina zehatz bat. Egiten duten guztiaren zergatia jakin behar dute, eta egiten dutenari zentzua hartu behar diote, gainontzean, nora ezean sentitzen baitira; haur autistak dira.
Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak, hainbat ekintza antolatzen ditu udako oporretan, beren zentroetan ikasturtea igarotzen duten haur, gazte eta helduek astialdiaz goza dezaten. Hala, udaleku irekiak, integratuak nahiz itxiak antolatzen dituzte udako hilabeteetan. Udaleku integratuetan, autista bestelako udalekuetara joaten da begirale laguntzaile batekin. Itxiak, berriz, Gautenak berak antolatzen ditu eta antzeko ezaugarriak dituzten gazte nahiz helduekin hamabost eguneko egonaldiak burutzen dituzte Nafarroako hainbat lekutan; aurten, Donezteben, Lizarran eta Tuteran dituzte egonaldiak. Haur eta gazteak elkartuko dira bertan; helduekin, aldiz, Donostian bertan egingo dute egonaldia. Jimmy Brosa, Gautenako Familia laguntzarako arduradunak dioenez, «autistek egitura bat behar dute eta hori etxean mantentzea zailagoa da. Ekintza hauekin senideek atseden hartzen dute».
Udaleku irekiak goizez bakarrik izaten dituzte. 09:30etik 13:30era hainbat herritan talde txikiak elkartzen dituzte, hondartzara, igerilekura nahiz jolas parkera joateko. Aurten bederatzi talde antolatu dituzte Gipuzkoan: Zarautzen, Oreretan, Elgoibarren, Arrasaten eta Donostian (bertan 5 talde). Adinaren eta haurren beharraren arabera antolatu dituzte taldeak; izan ere, haur autista bakoitzak ezaugarri propioak ditu eta batzuek lasaitasuna behar duten moduan besteek errutina zehatza eskatzen dute.
Autismoaren foroa
Sarean ere autismoaren gainean hainbat gauza aurkitu ditzakegu. Hauen artean, foro bat. Bertan adituei galderak egiteko aukera izango duzue eta autismoaren inguruan zuen zalantzak argitu urrenez urren. Hona hemen foro honen helbidea:
Autismoa areagotzen gure artean.
40.hamarkadaren inguruan autismoa aurkitu zenetik, asko izan dira trastorno honi azalpen bat heman nahi izan dioten teoriak. Azkenengo azalpenak uste izan dute umeei ematen zitzaien txertoetako osagairen bat,timerosal-a, izan ahal zela alterazio neurologiko honen erruduna. Baina,azkenengo ikerketek ez dute berdina esaten. California aldean, kasuak geroz eta gehiago izan dira nahiz eta osagai hori 2001.urtean deuseztatua izan den.Honen inguruan informazio gehigarria nahi izanez gero, jo ondorengo orrialdera:
Eitb maratoia
2008ko Eitb-ko maratoia gaixotasun arraroen inguruan izan da. Asko eta ugariak izan arren, gaixotasun arraroak kategoria bakar batean elkartzen dira. Osaketa oso hetereogeneoa izan arren, osasun-arloko agintarien ustez gaixotasunok talde bakar batean sartu behar dira, bestela ia-ia ezinezkoa izango litzatekeelako sorospen edo ikerketa arloko lehentasunak edukitzea.
Euskadin, hain zuzen ere, honako 7 gaixotasun-talde handi hauetan garatzen da gaixotasun arraroen ikerketa klinikoa:
| 1.-Adimen-atzerapen genetikoarekin batera agertutako gaixotasunak |
| 2.-Gaixotasun neuromuskularrak: era guztietako muskulu-distrofiak |
| 3.-Gaixotasun metaboliko genetikoak: metabolismoaren berezko erroreak |
| 4.-Autismoa |
| 5.-Gaixotasun endokrinologiko arraroak |
| 6.-Huntingtonen gaixotasuna |
| 7.-Sortzetiko malformazioak |
2007-12-28
Gautenak "Goizalde" egoitza inauguratu du Miramonen, autismoa duten 14 pertsonentzako etxebizitza
Autismoa duten pertsonen eta beren familien bizi kalitatea hobetuko duen zerbitzu berri bat jarri da martxan, izan ere, Gautenak, Gipuzkoako Autisten Elkarteak, 14 pertsonentzako etxebizitza ireki du Donostian. Plaza berri horiek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta daude eta laguntza orokorra behar duten pertsonentzako sortu dira.
Etxebizitza hori 1500 metro karratu inguruko lursail batean dago, Donostiako Miramon auzoan, Poliklinika eta Donostia ospitalearen artean. Eraikinak bi solairu ditu, eta solairu bakoitza zazpi pertsonentzako etxebizitza independente bezala egokitu da. Beheko solairuan mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileak biziko dira. Solairu bakoitzak banakako zazpi logela, sukaldea eta bi egongela ditu. Atikoan areto balioaniztun bat jarri da jardueretako tailer gisa erabiltzeko.
Etxebizitza berri hori martxan jarriz, Gautenak 63 egoitza plaza iraunkorreko sare bat izango du. Zerbitzu berri hori Gipuzkoan autismoa duten pertsonentzat sortutako sarearen barne sartu da. Sare horretan diagnostiko eta tratamendurako zerbitzuak, eskolatzea, eta eguneko, etxebizitzako, aisialdiko eta familiei laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dira.
Egilea:
Jone
en
14:57
0
iruzkin
Etiketak:
autismoa,
Donostia,
etxebizitza,
Gautena
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
Donostia
,
etxebizitza
,
Gautena
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
Donostia
,
etxebizitza
,
Gautena
UEUk zazpi ikastaro eskainiko ditu Eibarren
Udako Euskal Unibertsitateak, etengabeko prestakuntzaren barruan, zazpi ikastaro eskeiniko ditu urritik abendura arte Eibarren. Eskaintza horretan, ezagutza esparru ezberdinak landuko dira, haien artean, teknologia berriak, kazetaritza digitala, bullying-a, autismoa eta alzheimerra.
Ikastaro hauen inguruan interesatuak baldin bazaudete hondorengo horri honetara jotzea baino ez duzue informazio gehiago bilatzeko:
Eguneko zentroa bilbon
Bilbon, SORTU izeneko eguneko zentru bat ireki dute. Hau garapenaren nahaste orokorra, autismoa edo haur psikosia duten eta autonomia maila desberdinak dituzten 18 eta 60 urte bitarteko pertsonentzat egina dago. Zentroak 19 pertsonentzako edukiera dauka eta 336 metroko etxabe bat da.
Zentro honen helburuak ondorengoak dira: Erabiltzaileen oinarrizko beharrizan pertsonalak eta sozialak asetzea, zentroak berak dituen baliabideak eta komunitatearen baliabideak erabilita; Erabiltzaileen autonomia, beraien gaitasunak eta ahalmen pertsonal eta sozialak, bere kabuz pentsatzeko eta jarduteko aukerak sustatzea; Erabiltzailea bere gizarte ingurunean txertatzea, sustatzea eta ahalbidetzea; Eta azkenik, erabiltzaileen harremanak, familiarekin eta gizarte talde hurbilenarekin, mantentzea, areagotzea eta, hala behar denean berrezkuratzea.
Zentro honen kudeaketa APNABIren (Bizkaiko Autismoa eta Beste Autismo Espektroaren Nahasteak dituztenen Gurasoen elkartea) ardurapean egongo da.
Egilea:
Jone
en
14:03
0
iruzkin
Etiketak:
autismoa,
Bilbo,
eguneko zentroa,
SORTU
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
Bilbo
,
eguneko zentroa
,
SORTU
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
Bilbo
,
eguneko zentroa
,
SORTU
2007-12-03
Nola landu autismoa?

Ume autistek sindromea lantzeko tratamendu berezi edo erreabilitazio-programa batzuetan parte hartu behar dute.
Erreabilitazio-programaren helburua ondorengoa da: gaitza jota dagoen ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.
Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-aldizka berrikusiko dena.
Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako iharduerak (jaztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.
Egilea:
Jone
en
7:08
0
iruzkin
Etiketak:
autismoa,
erreabilitazio-programa,
pedagogia espezializatua,
tratamendu
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
erreabilitazio-programa
,
pedagogia espezializatua
,
tratamendu
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
erreabilitazio-programa
,
pedagogia espezializatua
,
tratamendu
Zertan datza autismoa?

Blog honi hasiera emateko lehenik beharrezkoa edo ezinbestekoa iruditzen zait haur autista nolakoa den eta ze ezaugarri dituen adieraztea.
Autismoa estatistikoki 1000 haurretik lauri afektatzen duen sindromea da. Egun, honen zergaitiak ez dira ezagunak, aspalditik ezagutzen baita garapenaren trastorno moduan.
Lehen autismo agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismo arazodun haurrengan ikusten diren arazorik nagusienak: oso pasiboak izaten dira, ez dute ingurunearekiko inongo harremanik garatzen eta inguruan dituzten pertsonenganako eta gauzenganako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta, zenbaitetan gurasoek pentsatzen dute semea edo alaba gorra dela, esaten dizkioten soinuei edo hitzei ez baitie erantzuten.
Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa ez den komunikazioaren alderdi zabalagoek egiten dute huts, hala nola, komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta gizarte-ingurunea eta inguruan dituztenen interesak, nahiak eta emozioak ulertzeko zailtasunak. Alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak haur garapenaren hasiera-hasieratik daude alteratuta.
Hau da, haur autistengan alterazio eta jokaera jakin batzuek batera agertzen dira: Alterazioak gizarte-elkarreraginaren garapenean, irudimen alterazioak eta komunikazio-alterazioak.
Egilea:
Jone
en
0:10
0
iruzkin
Etiketak:
alterazioak,
autismoa,
sindromea,
trastorno
Etiquetas Technorati:
alterazioak
,
autismoa
,
sindromea
,
trastorno
Etiquetas Blogalaxia:
alterazioak
,
autismoa
,
sindromea
,
trastorno