Mark Haddon (Igela, 2006)
Itzultzailea: Xabier Olarra
Liburuak 15 urteko mutil autista baten pasadizoak kontatzen ditu. Christopherrek oroimen izugarri ona du, gai da erlatibitatearen teoria azaltzeko, matematika ariketak azkar batean egiten ditu, baina pertsonen arteko harremanetan ezgauza da, ez gaitu ulertzen. Gizartetik urrun dago, horregatik, aita eta eskolaren laguntza izan arren, bere baitan biltzen da. Bizilagunen txakurra hilda agertzen denean, Sherlock Holmes-en antzera, hiltzailearen bila hasiko da.
Istripu hori aztertzen den bitartean, gaztea bizitzaren sekretua aurkitzen joango da, munduaren beste ikuspegiaz ohartuko da.
Gazte zein helduentzat oso gomendagarria.
Hemen aurkitzen da EHU-ko Irakasleen eskola
2008-01-19
Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia
Egilea: Jone en 11:56 0 iruzkin
Etiketak:
autismoa,
liburua,
Mark Haddon,
pasadizoak,
Xabier Olarra
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
liburua
,
Mark Haddon
,
pasadizoak
,
Xabier Olarra
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
liburua
,
Mark Haddon
,
pasadizoak
,
Xabier Olarra
Eleberri Mugarria
Beste nobela beltz bat ere itzuli dute Igelakoek, Ross MacDonaldena. Itzultzailea, Cillero, Suitzan bizi da, eta haren ordez Olarra mintzatu zen aurkezpenean. «Ross MacDonaldentzat nobela hau mugarri bat izan zen», esan zuen. «Hammett eta Chandler maisuen detektiben aldean, MacDonaldena detektibe hurbilagoa da. Idealista, bai, baina errealismoan oinarritutako idealismo baatez hornitua».
Tabucchiren Pereirak dioenez-en, berriz, kazetari bat da protagonista, Portugalen bizi dena Salazarren diktadura garaian. Iraganari begira bizi da, inguruan duen errealitateari erreparatu ere egin gabe. Fernando Rey itzultzailearen ustez, liburu honetan Tabucchik esan nahi diguna zera da, «intelektualak, zenbait momentutan, ahotsik gabekoeen ahotsa izan behar duela».
Mark Haddon-en Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia eleberrian, berriz, kontalaria hamabost urteko mutiko autista bat da, autista baina argia aldi berean, eta inguruko jendearen pentsamoldea kolokan jartzeko gai dena.
Arrakasta izugarria izan du britainiar honen eleberriak, eta 35 hizkuntzatara itzuli da orain arte.
Egilea: Jone en 11:49 0 iruzkin
Etiketak:
autismoa,
eleberria,
Ross Mcdonald
Etiquetas Technorati:
autismoa
,
eleberria
,
Ross Mcdonald
Etiquetas Blogalaxia:
autismoa
,
eleberria
,
Ross Mcdonald
Guztiontzako aisialdia
Ikasturte osoan eguneroko jakin bat izaten dute haur autistek, beste haurren moduan, baina beraiek une oro behar dute errutina zehatz bat. Egiten duten guztiaren zergatia jakin behar dute, eta egiten dutenari zentzua hartu behar diote, gainontzean, nora ezean sentitzen baitira; haur autistak dira.
Gautenak, Gipuzkoako Autismo Elkarteak, hainbat ekintza antolatzen ditu udako oporretan, beren zentroetan ikasturtea igarotzen duten haur, gazte eta helduek astialdiaz goza dezaten. Hala, udaleku irekiak, integratuak nahiz itxiak antolatzen dituzte udako hilabeteetan. Udaleku integratuetan, autista bestelako udalekuetara joaten da begirale laguntzaile batekin. Itxiak, berriz, Gautenak berak antolatzen ditu eta antzeko ezaugarriak dituzten gazte nahiz helduekin hamabost eguneko egonaldiak burutzen dituzte Nafarroako hainbat lekutan; aurten, Donezteben, Lizarran eta Tuteran dituzte egonaldiak. Haur eta gazteak elkartuko dira bertan; helduekin, aldiz, Donostian bertan egingo dute egonaldia. Jimmy Brosa, Gautenako Familia laguntzarako arduradunak dioenez, «autistek egitura bat behar dute eta hori etxean mantentzea zailagoa da. Ekintza hauekin senideek atseden hartzen dute».
Udaleku irekiak goizez bakarrik izaten dituzte. 09:30etik 13:30era hainbat herritan talde txikiak elkartzen dituzte, hondartzara, igerilekura nahiz jolas parkera joateko. Aurten bederatzi talde antolatu dituzte Gipuzkoan: Zarautzen, Oreretan, Elgoibarren, Arrasaten eta Donostian (bertan 5 talde). Adinaren eta haurren beharraren arabera antolatu dituzte taldeak; izan ere, haur autista bakoitzak ezaugarri propioak ditu eta batzuek lasaitasuna behar duten moduan besteek errutina zehatza eskatzen dute.
Autismoaren foroa
Sarean ere autismoaren gainean hainbat gauza aurkitu ditzakegu. Hauen artean, foro bat. Bertan adituei galderak egiteko aukera izango duzue eta autismoaren inguruan zuen zalantzak argitu urrenez urren. Hona hemen foro honen helbidea:
Autismoa areagotzen gure artean.
40.hamarkadaren inguruan autismoa aurkitu zenetik, asko izan dira trastorno honi azalpen bat heman nahi izan dioten teoriak. Azkenengo azalpenak uste izan dute umeei ematen zitzaien txertoetako osagairen bat,timerosal-a, izan ahal zela alterazio neurologiko honen erruduna. Baina,azkenengo ikerketek ez dute berdina esaten. California aldean, kasuak geroz eta gehiago izan dira nahiz eta osagai hori 2001.urtean deuseztatua izan den.Honen inguruan informazio gehigarria nahi izanez gero, jo ondorengo orrialdera:
Eitb maratoia
2008ko Eitb-ko maratoia gaixotasun arraroen inguruan izan da. Asko eta ugariak izan arren, gaixotasun arraroak kategoria bakar batean elkartzen dira. Osaketa oso hetereogeneoa izan arren, osasun-arloko agintarien ustez gaixotasunok talde bakar batean sartu behar dira, bestela ia-ia ezinezkoa izango litzatekeelako sorospen edo ikerketa arloko lehentasunak edukitzea.
Euskadin, hain zuzen ere, honako 7 gaixotasun-talde handi hauetan garatzen da gaixotasun arraroen ikerketa klinikoa:
1.-Adimen-atzerapen genetikoarekin batera agertutako gaixotasunak |
2.-Gaixotasun neuromuskularrak: era guztietako muskulu-distrofiak |
3.-Gaixotasun metaboliko genetikoak: metabolismoaren berezko erroreak |
4.-Autismoa |
5.-Gaixotasun endokrinologiko arraroak |
6.-Huntingtonen gaixotasuna |
7.-Sortzetiko malformazioak |
2008-01-16
webgune interesgarria
Sarean autismoaren inguruan berriren bat
bilatzen ari nintzela
webgune oso interesgarri bat
aurkitu dut.
Bertan autisten gurasoek,
zein zuk zeuk egin ditzakezun ekintzak
agertzen dira (sentsibilizazio ekintzak,
ekintza motibatzaileak, formakuntza ekintzak,...),
orientzazioa, informazioa, etabarren artean.
Hona hemen helbidea: