Kargatzen

Hemen aurkitzen da EHU-ko Irakasleen eskola


Tagzania: jone22

2007-12-28

Gautenak "Goizalde" egoitza inauguratu du Miramonen, autismoa duten 14 pertsonentzako etxebizitza

Autismoa duten pertsonen eta beren familien bizi kalitatea hobetuko duen zerbitzu berri bat jarri da martxan, izan ere, Gautenak, Gipuzkoako Autisten Elkarteak, 14 pertsonentzako etxebizitza ireki du Donostian. Plaza berri horiek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta daude eta laguntza orokorra behar duten pertsonentzako sortu dira.
Etxebizitza hori 1500 metro karratu inguruko lursail batean dago, Donostiako Miramon auzoan, Poliklinika eta Donostia ospitalearen artean. Eraikinak bi solairu ditu, eta solairu bakoitza zazpi pertsonentzako etxebizitza independente bezala egokitu da. Beheko solairuan mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileak biziko dira. Solairu bakoitzak banakako zazpi logela, sukaldea eta bi egongela ditu. Atikoan areto balioaniztun bat jarri da jardueretako tailer gisa erabiltzeko.
Etxebizitza berri hori martxan jarriz, Gautenak 63 egoitza plaza iraunkorreko sare bat izango du. Zerbitzu berri hori Gipuzkoan autismoa duten pertsonentzat sortutako sarearen barne sartu da. Sare horretan diagnostiko eta tratamendurako zerbitzuak, eskolatzea, eta eguneko, etxebizitzako, aisialdiko eta familiei laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dira.

No hay comentarios:

Bertan aurkitu dudan auitismoari buruzko power point interesgarri bat jarri dizuet, ikus dezazuen

Beheko bideo honetan, autismoari buruzko erreportaia baten lehenengo zatia jarri dizuet

Kontaktua

Izena:
Zure Email:
Zergaitia:
Mezua: