Kargatzen

Hemen aurkitzen da EHU-ko Irakasleen eskola


Tagzania: jone22

2007-12-28

Gautenak "Goizalde" egoitza inauguratu du Miramonen, autismoa duten 14 pertsonentzako etxebizitza

Autismoa duten pertsonen eta beren familien bizi kalitatea hobetuko duen zerbitzu berri bat jarri da martxan, izan ere, Gautenak, Gipuzkoako Autisten Elkarteak, 14 pertsonentzako etxebizitza ireki du Donostian. Plaza berri horiek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta daude eta laguntza orokorra behar duten pertsonentzako sortu dira.
Etxebizitza hori 1500 metro karratu inguruko lursail batean dago, Donostiako Miramon auzoan, Poliklinika eta Donostia ospitalearen artean. Eraikinak bi solairu ditu, eta solairu bakoitza zazpi pertsonentzako etxebizitza independente bezala egokitu da. Beheko solairuan mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileak biziko dira. Solairu bakoitzak banakako zazpi logela, sukaldea eta bi egongela ditu. Atikoan areto balioaniztun bat jarri da jardueretako tailer gisa erabiltzeko.
Etxebizitza berri hori martxan jarriz, Gautenak 63 egoitza plaza iraunkorreko sare bat izango du. Zerbitzu berri hori Gipuzkoan autismoa duten pertsonentzat sortutako sarearen barne sartu da. Sare horretan diagnostiko eta tratamendurako zerbitzuak, eskolatzea, eta eguneko, etxebizitzako, aisialdiko eta familiei laguntzeko zerbitzuak eskaintzen dira.

UEUk zazpi ikastaro eskainiko ditu Eibarren

Udako Euskal Unibertsitateak, etengabeko prestakuntzaren barruan, zazpi ikastaro eskeiniko ditu urritik abendura arte Eibarren. Eskaintza horretan, ezagutza esparru ezberdinak landuko dira, haien artean, teknologia berriak, kazetaritza digitala, bullying-a, autismoa eta alzheimerra.
Ikastaro hauen inguruan interesatuak baldin bazaudete hondorengo horri honetara jotzea baino ez duzue informazio gehiago bilatzeko:

  • http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2006/10/01/vecinos/debabarrena/d01deb38.324335.php
  • Eguneko zentroa bilbon

    Bilbon, SORTU izeneko eguneko zentru bat ireki dute. Hau garapenaren nahaste orokorra, autismoa edo haur psikosia duten eta autonomia maila desberdinak dituzten 18 eta 60 urte bitarteko pertsonentzat egina dago. Zentroak 19 pertsonentzako edukiera dauka eta 336 metroko etxabe bat da.
    Zentro honen helburuak ondorengoak dira: Erabiltzaileen oinarrizko beharrizan pertsonalak eta sozialak asetzea, zentroak berak dituen baliabideak eta komunitatearen baliabideak erabilita; Erabiltzaileen autonomia, beraien gaitasunak eta ahalmen pertsonal eta sozialak, bere kabuz pentsatzeko eta jarduteko aukerak sustatzea; Erabiltzailea bere gizarte ingurunean txertatzea, sustatzea eta ahalbidetzea; Eta azkenik, erabiltzaileen harremanak, familiarekin eta gizarte talde hurbilenarekin, mantentzea, areagotzea eta, hala behar denean berrezkuratzea.
    Zentro honen kudeaketa APNABIren (Bizkaiko Autismoa eta Beste Autismo Espektroaren Nahasteak dituztenen Gurasoen elkartea) ardurapean egongo da.

    2007-12-03

    Nola landu autismoa?


    Ume autistek sindromea lantzeko tratamendu berezi edo erreabilitazio-programa batzuetan parte hartu behar dute.
    Erreabilitazio-programaren helburua ondorengoa da: gaitza jota dagoen ume bakoitzak bere gaitasun edo ahalmen potentzialik handiena lortzea. Eta horretarako, programa horiek ahalik eta ingurugiro normalizatuenean edo normalizatzaileenean aplikatu behar dira.
    Ume autista bakoitzak programa indibidualizatua behar du; teknikariek gurasoekin batera prestatutako programa, aldizka-aldizka berrikusiko dena.
    Normalean bost dira landu beharreko arlorik funtsezkoenak: eguneroko bizimoduarekin lotutako iharduerak (jaztea, garbitzea, jatea, higienea eta norberaren autonomia), pedagogia espezializatua, komunikatzeko gaitasuna lantzea (edo ikastea behar izanez gero), sozializazioa eta jokabidearen normalizazioa eta okupaziozko terapia.

    Zertan datza autismoa?


    Blog honi hasiera emateko lehenik beharrezkoa edo ezinbestekoa iruditzen zait haur autista nolakoa den eta ze ezaugarri dituen adieraztea.
    Autismoa estatistikoki 1000 haurretik lauri afektatzen duen sindromea da. Egun, honen zergaitiak ez dira ezagunak, aspalditik ezagutzen baita garapenaren trastorno moduan.
    Lehen autismo agerpenak hiru urte bete baino lehen hasten dira beti, baina lehen urtearen aurretik ez dira oso nabarmenak izaten. Honakoak dira autismo arazodun haurrengan ikusten diren arazorik nagusienak: oso pasiboak izaten dira, ez dute ingurunearekiko inongo harremanik garatzen eta inguruan dituzten pertsonenganako eta gauzenganako sentiberatasun txikia agertzen dute. Hori dela eta, zenbaitetan gurasoek pentsatzen dute semea edo alaba gorra dela, esaten dizkioten soinuei edo hitzei ez baitie erantzuten.
    Haur horien defizitak ez dira lengoaiaren ohiko garapen-jarraipidearekiko atzerapenak edo desbideratzeak, lengoaia garatzen hasi baino lehenagoko oinarrizko komunikazio-trebetasunen alterazio larriak baizik. Kasu horietan hitzezkoa ez den komunikazioaren alderdi zabalagoek egiten dute huts, hala nola, komunikatzeko asmorik ezak, interesen bat besteei adierazteko gaitasunak eta gizarte-ingurunea eta inguruan dituztenen interesak, nahiak eta emozioak ulertzeko zailtasunak. Alderdi horiek guztiak, komunikazio-estrategia goiztiarrak eta hitzezko lengoaia garatzen hasi aurrekoak direnak haur garapenaren hasiera-hasieratik daude alteratuta.
    Hau da, haur autistengan alterazio eta jokaera jakin batzuek batera agertzen dira: Alterazioak gizarte-elkarreraginaren garapenean, irudimen alterazioak eta komunikazio-alterazioak.

    2007-10-08

    Autismoari Buruzko Beste Blog Batzuk:




    Blog honek izurdeen eta autismoaren arteko erlazioa adierazten digu.
    Hona hemen honen helbidea:

  • http://www.apirila.blogspot.com










  • Beste albiste honetan autismoari buruzko informazioa eta autismoaren azterketa bat aurkituko dituzue:

  • http://www.haizeahh.blogspot.com/2007_02_25_archive.html














  • Hirugarren blog honetan autismoari buruzku bideo bat eta tratamendua azaltzen zaigu:
  • http://www.idoiaeskola.blogspot.com/search/label/autismoa






  • Bertan aurkitu dudan auitismoari buruzko power point interesgarri bat jarri dizuet, ikus dezazuen

    Beheko bideo honetan, autismoari buruzko erreportaia baten lehenengo zatia jarri dizuet

    Kontaktua

    Izena:
    Zure Email:
    Zergaitia:
    Mezua: